Horrela, bada, txalapartaren eta herri kirolen erakustaldiaz gainera, kalejira egin zen txistulariek girotuta eta umeentzako tailerrak antolatu ziren. Dantza-poteoa izan zen dantzariekin, buruhandiekin eta erraldoiekin, eta Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak musika saioa eskaini zuen.
Azoka-eredua iaz berriztatu zenez gero, urteko merkatua euskara, kultura eta herri kirolak batzen dituen ekitaldi handia bihurtu da. “Jaia inguruan bizi diren euskal kultura zaleen, gastronomia zaleen, herri kirolzaleen eta lagunen topagune bilakatu nahi dugu”, esan zuen Xabier Zubiaur Sondikako alkateak.