Arratsaldeko 19:30ean kalejiran irtengo dira Ipar Elaiak txistu taldearen eskutik. Ostean, 20:00etan, gainerako taldeak arituko dira elizan: Gorantzaileak dantza taldea, Ipar Elaiak Txistu taldea bera, Gorondagane Eskolako Abesbatza, Txuma Olague Abesbatza, Olague Talde Korala eta Pentagrama taldeko akordeoiak. Jakinarazi dutenaren arabera, guztien artean adostu dute errepertorioa, eta kontzertuaren bukaeran kanta berezi bat eskainiko dute.
Kontzertua Santa Zezilia –musikarien patroia– Egunean egingo da, Fair Saturday ekimenaren haritik. Hori mundu mailan egiten da, eta, besteak beste, kultura-adierazpen guztiak kaleratzea, eta horien bidez behar handien dutenentzat dirua batzea du helburu. Sondikoztarrek herriko Caritas elkarteari emango diote kontzertuan batzen den dirua.