Elizaren ondoko lursaila urbanizatuko da Sondikan

a: Sondikako Udala 2018ko aza. 27a, 14:07

Bertako Udaletik jakinarazi duten moduan, San Joan elizaren ondoan dagoen lursaila urbanizatzeko proiektua onartu da, eta bertan plaza handi bat atonduko da. Espero dute lanak udaberrirako amaituta egotea.

Gainera, Udala Artzapezpikutzarekin dabil harremanetan, hura alboan dagoen beste lursail baten jabea delako. Azaldu duten moduan, helburua Artzapezpikutzaren partzela ere urbanizatze-prozesuan sartzea da, eta, horrela, gunea uniformea izan dadila. Lursaila urbanizatzeak Izartza bidea eta Sondikako Kultur Etxea, plaza berriaren bidez, lotzea ahalbidetuko du. Plazak 800 metro koadro edukiko ditu, eta 1.227 metro karratu izan litzake, elizaren lursaila ere urbanizatzen bada. Behin proiektua esleituz gero, aurreikusi da lanak datorren urteko lehen hiruhilekoan hasiko direla, eta 10 aste iraungo dutela.

Plaza berria Udalaren Lehentasunen Planen barruan dago, eta, Xabier Zubiaur alkateak azaldu duen moduan, “auzokideen eskaerari erantzuna emateaz gainera, herrigunean dagoen gunea berreskuratzea ekarriko du”. Lanetan 205.000 euro ipiniko dituzte.