Ongintzazko kontzertua, irudietan

a: Sondikako Udala 2018ko aza. 27a, 14:23

Zapatuan, Sondikako hainbat talde –Gorantzaileak dantza taldea, Ipar Elaiak Txistu taldea bera, Gorondagane Eskolako Abesbatza, Txuma Olague Abesbatza, Olague Talde Korala eta Pentagrama taldeko akordeoiak– lehen aldiz batu ziren, ongintzazko kontzertu bat emateko.

Kontzertua Santa Zezilia Egunaren eta Fair Saturday ekimenaren haritik antolatu zen. Batutako dirua Caritasi emango diote.