Azken urteotan gero eta jende gehiago hurbiltzen da Sondikako Inauterietara: 5.000 lagun baino gehiago. “Orain arte izan dugun karpan, aldiz, 2.000 lagunentzako lekua baino ez dago. Ez da segurua”. Lekua, nahiz eta karpa bitan banandu, apur bat txikiagoa izango da –lehen 875 m2 zeuden; eta orain, 700 m2– , baina gutxienez, erabat segurua izango da. “Orain arte, Inauteriak tren-geltokiaren ondoko aparkalekuan egin dira, baina hori leku itxia da, sarrera-irteera bakarra duena, eta zerbait gertatuko balitz, arriskutsua izango litzateke”.
Sondikako Inauterien Elkarteak inauteriak antolatzen ditu herriko Udalaren babesarekin. Erakunde biak bilerak egiten ibiliko dira datozen asteotan, “ahalik eta inauteririk onenak egiteko”.