Sondikako ostalariek pintxorik onenak egingo dituzte beste behin ere, herritar guztiek goza ditzaten. Gainera, Crazy Jazzers taldeak lehiaketa girotuko du, eta Izarza jatetxean bi lagunentzako afaltzeko txartelak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Irabazleak nortzuk izango diren epaimahai tekniko batek eta herritarrek erabakiko dute. Udalak irizpide hauek adierazi ditu, pintxoei puntuak emateko orduan: aurkezpena, lehengaien kalitatea eta oreka, zaporea eta asebetetzea eta originaltasuna. Lehiaketa bakoitza irabazten duen tabernak garaikurra jasoko du; eta hiru mailetan puntu gehien lortzen duenak, txapela.