Sondikak lehentasunezko sei proiektu erabat garatu ditu

Aikor aldizkaria 2019ko mar. 1a, 13:33

Sondikako Udalak “Sondikako Aukera” Lehentasunen Plana ipini zuen martxan orain dela urte bi. Plan hori herritarrentzako tresna da, herriaren lehentasunak ezagut ditzaten, lehentasunoi jarraipena egin diezaieten eta nork bere ekarpenak egin ditzan. Udalak plana aztertu du eta emaitzak jakinarazi ditu.

Azaldu dutenez, legealdi honetan lehentasunezko 13 proiektu egon dira, eta horietako sei erabat garatu dituzte: auzoko zinegotzia sortzea, gizarte-zerbitzuen zerrenda berria sortzea Mankomunitatearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, langabezia-tasa % 10etik behera egoteko helburua ezartzea, Berdintasunerako III. Plana, San Juan auzoko irisgarritasun-proiektua eta Ola-Sondika trenbide linearen garapenari jarraipena egitea.

Legealdiko beste lehentasunezko proiektuei dagokienez, garapen-portzentajeak eman dituzte ezagutzera: Euskararen Plan Estrategikoa 2020 (% 85), birziklatzea sustatzea ( % 70), Asua ibaia bideratzea (% 85), elizaren ondoko lursaila urbanizatzea (% 85), argiteria publikoa eta eraginkortasun energetikoa aztertzea (% 75), haurren parke bat estaltzea (% 25) eta hiri-antolamenduko plan orokorra onartzea eta garatzea (% 75).

Bestetik, “Sondikako Aukera” Lehentasunen Planaren barruan 82 proiektu daude, eta batez besteko betetze-maila % 83koa da.         

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).