Dokumentala martxoaren 30ean eskainiko da Sondikako Kultur Etxean, eta emanaldi bi egongo dira: bata, euskaraz, 18:00etan; eta bestea, gaztelaniaz, 19:30ean. Gonbidapenak martxoaren 11tik 22ra bitartean har daitezke liburutegian, ohiko ordutegian. Bestalde, Gorondagane eskolako umeek apirilean ikusiko dute dokumentala.