Sondika musikaz beteko da asteburuan

a: Broken Izotz 2019ko mai. 3a, 11:38

Izan ere, gaur arratsaldean “Sondika musika” ekimenaren laugarren edizioari emango diote hasiera. Musika protagonista izango da asteburuan. Olague talde korala eta Txuma Olague abesbatza kalejiran irtengo dira gaur, maiatzak 3, arratsaldeko 8etan, eta bihar, maiatzak 4, hainbat aldibereko kontzertuak egongo dira kalean arratsaldeko 8etatik aurrera.

Lowe duo taldeak kontzertua eskainiko du 20:00etatik 22:00etara Batzokiaren inguruetan, eta Edu Basterretxea 20:00etatik 21:00etara egongo da Miren eta Juantxu tabernaren ondoan. Broken Izotz taldeak musika-saioa emango du 21:00etatik 22:30era Atarrabi tabernan, eta Sabes Muy Bien taldeak, 21:00etatik 22:30era Aterpe Berria tabernan. Azkenik, Me Brand New Sonclairs taldeak 22:30etik 23:30era joko du Tindaya tabernaren ondoan.