Sondikako Udalak eta Apezpikutzak hitzarmena egin dute, elizaren ondoko plaza handitzeko

Aikor aldizkaria 2019ko mai. 7a, 09:15

Joan den azaroan, Udalak San Joan elizaren ondoan dagoen lursaila urbanizatzeko proiektua onartu zuen, bertan plaza handi bat atontzeko. Horren harira, Apezpikutzarekin ibili da harremanetan, hura alboan dagoen beste lursail baten jabea delako. Udalak Apezpikutzaren partzela ere urbanizatze-prozesuan sartzea izan du helburu, gunea uniformea izan dadin. Jakinarazi duten moduan, alde biek hitzarmena egin dute eta, horren bidez, Apezpikutzak orubea erabiltzen utziko dio Udalari. Plaza berriak 1.227 metro karratu edukiko ditu, eta, besteak beste, lorategiak, LED argiak eta hiri-altzariak ipiniko dituzte han.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).