Ertzainek hainbat pertsona identifikatu zuten, eta errentariari, 25 urteko mutil bati, osasun publikoaren aurkako delitua leporatu zioten. Argindarrarekin iruzur egitea ere egotzi zioten, izan ere, instalazioek energia-kontsumo handia zuten eta sare elektrikora legez kanpoko konexioa zuten. Ertzainek gaztea ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egitera, eta, horien ostean, aski utzi zuten. Gaztea epailearen aurrean agertzeko zain dago.
Jakinarazi dutenez, Osasun Sailak substantzia aztertzeko laginak hartu ondoren, landareak suntsitu egingo dituzte. Ertzain-etxeak gertaera ikertzen jarraitzen du.