Zangroizeko zubi berriaren zutabeak ipini dituzte

a: URA 2019ko uzt. 1a, 10:48

URA, Uraren Euskal Agentzia, lanak egiten dabil Sondikan, Industrias Alba eta Zangroizeko zubiaren arteko tartean hain zuzen, Asua ibaiak ura husteko ahalmena hobetzeko eta, ondorioz, inguruko etxebizitzetan eta enpresetan uholdeak ekiditeko. Besteak beste, ibilguaren zabalera aldatu da eta Zangroizeko zubi berria zabalera horretara egokitu beharko da. Zubi berriaren zutabeak ipini dituzte dagoeneko.

Aurreko bideratzeak ura husteko ahalmen txikia zuen eta egoera txarrean zegoen; haren ordez, bideratze berria egin da: ibilgailua 15 metro zabaldu da eta euste-horma berria ipini da ezkerreko ibaiertzean. Euste-horma berriaren eta ibilgailuaren artean geratu den lurra kendu egin da.