Kamioi bat harrapatuta gelditu da Sondikako basabide batean

a: @BomberosBizkaia 2019ko irailaren 25a

Antza denez, GPSak txarto eman dizkio argibideak gidariari eta basabide batean sartu da. Konturatu orduko, gizonak ezin izan du maniobrarik egin eta zisterna-ibilgailua harrapatuta gelditu da. Kamioiak substantzia sukoia garraiatzen du eta, horregatik, zama hustu behar da kamioia basabidetik atera baino lehen. Suhiltzaileek ibilgailua handik ateratzeko lanei ekin diete gaur goizean.