Jaialdiaren antolatzaileek egun bietarako 400 bonu berezi ipini dituzte salgai 75 euroan (gehi gastuak). Sarrerak www.musiclegendsfestival.com webgunean edo Kutxabanken bidez hartu ahalko dira abenduaren 9ra arte edo harik eta bonuak agortzen diren arte. BBK Music Legends Festibala bosgarren aldiz egingo da datorren urtean. Kohesioa eta gizarteratzea ditu helburu nagusitzat, eta, horretarako, musikaz eta kulturaz baliatzen da.