Sondikako inauteriak bailarako jendetsuenak dira eta asteburuan ospatu dira. Betiko moduan, herritarrak, nagusiak zein umeak, kalera atera dira jaiarekin bat egiteko. Denetarik ikusi dugu: pailazoak, mexikarrak, errusiarrak, piratak, eskautak, Grease filmaren protagonistak, estralurtarrak… Horiek dira jaietako benetako protagonistak.