Koronabirusa

BBK Music Legends festibala 2021era arte atzeratu dute

Aikor aldizkaria 2020ko api. 7a, 13:41

Jaialdia bosgarren aldiz egitekoa zen ekinaren 5ean eta 6an, Sondikan, Ola Zentroan hain zuzen. Hala ere, antolatzaileek datorren urtera arte atzeratzea erabaki dute. “Hainbeste hilabeteko lanaren eta ilusioaren ondoren, zaila eta gogorra izan da erabakia hartzea, baina inportanteena gure eta gainerakoen osasuna babestea da”, esan dute ohar baten bidez.

Jaialdia atzeratzeko erabakia hartzeko orduan, zenbait alderdi hartu dituzte kontuan, hala nola, COVID19ak eragindako egoeraren harira Espainiako Gobernuak ezarritako neurriak, musikari batzuek Europako birak bertan behera utzi izana eta publikoarekiko eta pandemia gainditzeko lan egiten ari diren pertsonekiko errespetua.

Jakinarazi dutenez, apirilaren 8an, eta 30 eguneko epean, hasiko dira bonoen eta sarreren dirua itzultzen, kudeaketa-gastuak barne. Horretarako, ez da beharrezkoa izango erosleak festibalaren arduradunekin harremanetan jartzea: antolatzaileek dirua itzultzeko behar den informazio guztia dute.

BBK Legends Festival jaialdiaren bosgarren ediziorako konfirmatutako musikarien artean hauek zeuden: Roger Hodgson (Supertramp), Eric Burdon & The Animals, Joanna Connor eta Maika Makovski.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).