Ordezko ekintzak San Joan ospatzeko

a: @sondikakoudala 2020ko eka. 24a, 08:08

COVID-19ak sortutako osasun-larrialdiaren ondorioz, udako jaiak bertan behera utzi dira. Hala ere, atzo San Joan gaua izan zen eta udalerri batzuetan sua piztu zen ekitaldian parte hartu ahal zuen jende-kopurua mugatua zela. San Joan Sondikako zaindaria da, eta bertan ere ordezko ekintzak antolatu dituzte jaiak beste modu batean ospatu ahal izateko. Horrela, atzo, 20:00etan, txupinazoa bota zen eta gauean balkoiak eta leihoak kolorez betetzeko deia egin zieten herritarrei. Gaur, bestalde, familia-gymkana, meza, kalejira, fanfarrea eta azken traka egongo dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).