Sondikako Udalak jakinarazi duenez, egungo egoera dela eta, aurten ez dira Santa Kurtze jaiak ospatuko. Era berean, eta “Festarik ez” izeneko ekimenen ondorioak kontuan hartuta, herritarrei eskatu die egun horietan ez antolatzeko ez bazkaririk, ez inongo ekitaldirik. Bestalde, irailaren 14ko meza San Joan Bautista elizan, 12:00etan, egingo dela eman du ezagutzera. Mezan edukiera- eta osasun-arauei eutsiko die.