Uztailean, Artebe kiroldegia berritzeko lanak hasi zituzten Sondikan. Udalak 200.000 euro ipiniko ditu lanetan, eta, besteak beste, hauek egiten dabiltza: aldagelak berritzea eta gune gardenak atontzea, altzari berriak ipintzea, sarrerako tornuak informatizatzea eta onlineko erreserbak egiteko aukera gaitzea, sistema elektrikoa, berokuntza eta iragazgaiztea berritzea eta padel-pistaren iparraldeko gunea ixtea. Lanak urrirako amaituta egotea espero da.