Kanpainak fase bi izango ditu: batetik, planaren berri emango da Sondikako dendetan, kartelen eta biniloen bidez. Gainera, bideoa zabalduko da, jendea parte hartzera animatzeko. Bestetik, ostalariek estalki egonkorrak jartzeko aukera izango dute; eta gaur egun terrazarik ez dutenek aparkaleku batzuk okupatzeko aukera izango dute. Horrela, Udalak alternatiba eskaini nahi die ostalariei, osasun-arrazoiengatik terrazan soilik kontsumitzera behartu dituzten neurriak dituztelako.
Tasak izoztuta
Bestetik, gaur, urriaren 21ean, Sondikako Udalbatzarrak 2021eko tasak eta zergak izoztea erabaki du, “pandemiaren ondorioz une zail hauetan karga fiskal handiagoa ez aplikatzeko”, prensa-oharrean zabaldu duten moduan.