Koronabirus-agerraldia, Sondikako komentu batean

Aikor aldizkaria 2020ko aza. 5a, 11:56

Sondikako Udalak jakinarazi duenez, Mariaren Misiolari Frantziskotarren erlijio-zentroko 17 moja kutsatu dira COVID-19arekin; orotara 23 moja dira, eta haietako batzuk adinekoak.  Mojak konfinatuta daude, baina larriago daudenak ospitaleratu dituzte eta, era berean, batzuk Birjinetxe egoitzara eraman dituzte.

Udalak joan den astean izan zuen agerraldiaren berri eta zentroko zuzendaritzarekin ipini zen harremanetan. Harrezkero udala desinfektatze-lanak egiten dabil eraikinaren kanpoaldean zein inguruetan. Bestalde, erlijio-zentroak instalazioak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzu propioa du, baita erosketak-eta egiteko zerbitzua ere.  

Erlijio-zentrora deitu dugu eta esan digute orokorrean ondo daudela eta baten batek sukar apur bat duela. Beste aldetik, El Correo egunkariak mojetako bat hil dela argitaratu du gaur. Komentuak informazioa baieztatu digu, baina aipatu digute ez dutela informaziorik esateko heriotza COVID-19aren eraginez edo beste kausa batengatik izan den.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).