“Ibilbide bat atondu dugu, familiak lekura segurtasun-neurriei jarraituta –distantzia eta gehienez sei lagun– sar daitezen eta txikiek Olentzerorekin eta Mari Domingirekin euren sekretuak eta nahiak parteka ditzaten”, azaldu du Xabier Zubiaur Sondikako alkateak.
Bestalde, postal-lehiaketa ere antolatu da eta lanak aurkezteko epea gaur amaituko da. Era berean, Gabonetako apaingarrien tailerra ipini da martxan, Sondikako Desioen Zuhaitza osatzeko: abenduaren 9tik 13ra bitartean, apaingarriak eta desioak utzi ahalko dira erretiratuen egoitzako aterpean eta zuhaitza apaintzeko erabiliko dira. Informazio gehiagorako, hasieran aipatutako webgunera jo daiteke.