“Herriko merkataritza eta ostalaritza lagunduta sentitzea nahi dugu. Baina, hala ere, saltokiaz gainera, bezeroengana ailegatzea ahalbidetzen dieten beste komunikazio-tresna batzuk izatea nahi dugu; horretarako, haiekin Gure merkatua, Sondikako merkatua topagunean lan egin nahi dugu”, esan du Xabier Zubiaur alkateak. Egitasmoan parte hartu nahi izanez gero, ostalariek eta merkatariek mezua bidali behar dute info@sondikagara.eus helbide elektronikora, eta han datuak eta eskaintza adierazi.
Bestalde, gizarte-sareen bidez, udalak bideo bat zabaldu du erosketak herrian egitea bultzatzeko. “Sondikan erosteak eta kontsumitzeak balio erantsi handia du”.