Errege Magoak Sondikan daude

a: Sondikako Udala 2021ko urt. 5a, 13:20

Errege Magoak Sondikara heldu dira. Aurreko urteetan, hegazkinez iritsi ohi ziren bertako aireportura, baina aurten, COVID19 dela eta, pilaketak saihestu nahi dira eta umeak banan-banan hartuko dituzte. Erregeak egun osoan ibiliko dira haurrekin Sondikako Erretiratuen Etxean. Horretarako, gurasoek hitzordua eskatu behar izan zuten aldez aurretik. Gaua biribiltzeko, 20:00etatik aurrera, suak botako dira herriko hainbat lekutatik.