Herri bietan 5.000 biztanle baino gutxiago dagoen arren, Osasun Sailak erabaki du, egoera epidemiologikoa dela eta, bihartik aurrera Sondikako eta Zamudio ixtea. Ondorioz, salbuespenak salbuespen –lana, ikasketak, medikua…- udalerri horietako herritarrak ezin izango dira ondo herrira joan eta tabernak eta jatetxeak itxita izan beharko dira. Halaber, ez da eskola-kiroleko entrenamendurik egongo. Sondikako udala, esaterako, aztertzen dabil esandakoez gainera beste neurri batzuk ere hartuko dituen. Udalerri bien egoera astelehenean berrikusiko da.