Bestalde, 35.000 euroko laguntza zuzena emango diete herriko ostalariei eta merkatariei, eta 30.000 euro ipiniko dute bonu-kanpainaren bidez herrian kontsumitzea bultzatzeko.
Udalak inbertsioak egiteko asmoa ere badu: LED argiak aldatzea, mugikortasun-bide berriak eta bizikletak aparkatzeko guneak atontzea (6.000 euro), udal-kartelgintzako euskarriak berritzea, Larrabarrena parkean komun publikoa ipintzea eta hango kirol-gunea konpontzea eta eraikin publikoetan hobetze-lanak egitea. Udalak jakinarazitakoaren arabera, EAJk aurrekontuaren aldeko botoa eman du, eta EH Bilduk, kontrakoa.