Formakuntzarako eta kontrataziorako laguntzak eskatzeko epea zabalik Sondikan

Aikor aldizkaria 2021ko ots. 24a, 13:49

Sondikako Udalak 28.000 euro bideratuko ditu herriko langabetuen formakuntzara eta kontrataziora. Dagoneko eskaerak aurkezteko epea zabaldu da. Zehatz-mehatz, 8.000 euro bideratuko ditu langabeen prestakuntza-ikastaroetara eta eskatzaile bakoitzak gehienez 400 euro jasoko ditu. Bestalde, udalak 20.000 euro bideratuko ditu herriko langabetuen kontrataziora. Laguntza Sondikako zein Bizkaiko edozein herritako enpresek eskuratu ahalko dute eta gehienez 2.000 euro jasoko dute kontratatutako sondikoztar bakoitzeko. Lan-kontratuak gutxienez hiru hilabetekoa izan beharko du.

Formakuntzarako laguntza jasotzeko eskaera urriaren 31ra arte egin ahalko dira; eta kontrataziorako laguntza jasotzeko eskaera, irailaren 30era arte. Eskaerak eta dokumentazioa Sondikako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahalko dira, edo udaletxera bertara eraman. Deialdiaren oinarriak eta informazio gehiago, www.txorierri.eu webgunean.