“Iazko udan egin genuen moduan, eta pandemiaren bilakaerak aukera ematen badu, indarrean dauden osasun-murrizketetan oinarritutako jarduerak antolatu ditugu, giza harremanak sustatzeko eta gure inguruneaz eta jendeaz gozatzeko”, adierazi du Xabier Zubiaur Sondikako alkateak.
Bestalde, aipatu beharra dago Sondika Bonuak salgai ipini direla. Lerro hauek idaztean, 35 saltokik, tabernak eta jatetxek zuten kanpainan izena emanda. Guztira 3.600 bonu salduko dira 25 eta 15 euroan.