Udalekuetan izena emateko epea gaur hasiko da Sondikan

Aikor aldizkaria 2021eko maiatzaren 17a

 Udalekuak antolatu ditu Sondikako Udalak. Izena emateko epea gaur hasiko da eta maiatzaren 20an amaituko da. Udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 9ra eta uztailaren 12tik 23ra arte egingo dira, eta parte-hartzaileek hamabostaldi bat aukeratu beharko dute. Udalekuak 2008. urtetik 2014. urtera bitartean jaiotako umeentzat dira. Izena ematea Ludotekan edo Kultur Etxean egin daiteke. Informazio gehiago hemen.