LABIk COVID-19ari aurre egiteko neurriak malgutu ditu eta aldaketak udalekuetako talde egonkorrei ere dagozkie. Ondorioz, Sondikako Udalak erabaki du Sondika Uda egitasmoaren taldeak berrantolatzea eta leku gehiago eskaintzea. Udalekuetan 2008-2017 urteetan jaiotako umeek parte hartu ahalko dute eta talde bakoitzean 10 lagun izango dira. Izena ematea ere luzatu da: ekainaren 3an eta 4an (18:00-20:00) eta ekainaren 5ean (10:00-12:00), Kultur Etxeko Ludotekan.