Surfa eta eskalada Sondikan

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 9a, 10:57

Sondikako Gaztetxeak surfa eta eskalada egiteko ekintzak antolatu ditu Uda Gaztea programaren baitan. Programa ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean izango da, eta jarduerak, astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan. Aste batean surfa egitera joango dira Gorlizera (ordezko ekintza: bodyboard/snorkel), eta hurrengo astean, Ballonti Portugaleteko merkataritza-gunera eskalada egitera. Izena ematea ekainaren 15era arte egin daiteke liburutegian. Informazio gehiago hemen .