San Joan ospatuko dute Sondikan

a: @sondikakoudala 2021ko eka. 15a, 11:41

Aitu! Udal-aldizkarian jakinarazi dutenez, aurten ere ezin izango dira San Joan jaiak ohi den moduan ospatu; hala ere, Sondikako Udalak zenbait ekintza antolatu ditu ekainaren 23tik 26ra bitartean, hala nola txotxongiloak, musika eta suak. “Badakigu Sondikako jaiak ezin ditugula guk ezagutzen ditugun bezala ospatu, baina hori ez da oztopo izango gure kulturan eta tradizioetan oinarritutako egitarauaz gozatzeko. Ekitaldietan parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen erantzukizunez eta osasun-neurrien aurrean arreta jarriz”, idatzi dute argitalpenean.

Ekainak 23, eguaztena

  • 11:30 Txotxongiloak.
  • 17:00 Txupinazoa eta kalejira, Ipar Elaiak txistu taldeak girotuta.
  • 17:30 Umeentzako ikuskizuna: Kantu Kolore.
  • 18:45 Balkoi Apainduen Lehiaketaren sariak banatzea.
  • 19:00 Nagusientzako kontzertua: Los Txikis.
  • 20:30: Kultur elkarteen erakustaldia: Ipar Elaiak txistu taldea, Gorantzaileak dantza taldea, Pentagrama eta Txuma Olague abesbatza eta talde korala.
  • 23:30 San Joan su koloretsuak.

Ekainak 24, eguena

  • 11:00 Kalejira, Ipar Elaiak txistu taldeak girotuta.
  • 12:00 Meza.
  • 13:30-15:00 El Despiste fanfarrea.
  • 18:00 Txokolatea nagusientzat, jubilatuen etxean.
  • 18:30 “Oilar-bataila”: Facunflez, Aigor eta Julen.
  • 20:30 Kontzertua: Xabi Aburruzaga.
  • 22:00 Amaiera.

Ekainak 26, zapatua

  • 12:00 Omenaldia Kultur Etxean.
  • Mariatxiak zahar-egoitzan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).