Sondikako gaztetxea erabat berritu da

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 16a, 10:20

Sondikako Udalak Aitu! udal-aldizkarian jakinarazi duenez, eraberritze-lanak izan dira herriko gaztetxean eta altzariak zein instalazioa bera berritu dira. Esandakoaren arabera, lanak “gazteekin beraiekin egindako partaidetza-prozesu batean ezarri zen bezala” egin dira. Gaztetxe berria barikuan, ekainak 18, inauguratuko da 17:00etan. Gainera, ateak zabaltzeko eguna izango da ekainaren 21ean eta 22an, 18:30etik 20:00etara.