Laguntza Sondikako zein Bizkaiko edozein herritako enpresek eskuratu ahalko dute eta gehienez 2.000 euro jasoko dute kontratatutako sondikoztar bakoitzeko. Lan-kontratuak gutxienez hiru hilabetekoa izan beharko du, eta zortzi ordukoa. Laguntzak otsailaren 18tik uztailaren 30era arte egindako kontratazioetarako eskatu ahalko dira Sondikako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da.