Udako ikuskizunak Sondikan

Aikor aldizkaria 2021eko ekainaren 30a

Sondikako Udalak ekitaldiak antolatu ditu uztailerako. Ekitaldi guztiak eskolan izango dira. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek Bart, non ote nintzen ni? ikuskizuna eskainiko dute uztailaren 3an, 19:00etan, eta uztailaren 10ean, 22:00etan, En guerra con mi abuelo filma ikusteko aukera egongo da. Bestalde, Puro Relajo taldeak kontzertua egingo du uztailaren 17an, 22:00etan, eta bakarrizketak izango dira uztailaren 24an, 22:00etan, Gorka Aginagalderen, Oskar Terolen eta Alazne Etxeberriaren eskutik. Gonbidapenak gaurtik aurrera hartu daitezke liburutegian.