Esandako aldizkarian jaso dutenez, aurreko aldiarekin alderatuta, fakturazioa % 35 baino gehiago murriztu duten profesionalek gehienez 1.500 euro jasoko dute; gehienez 950 euro, fakturazioa % 15 eta % 35 artean murriztu dutenek; eta gehienez 475 euro, fakturazioa % 15era arte murriztu dutenek. Nolanahi ere, zenbatekoak handiagoak izan daitezke, baldin eta eskabideek ez badute agortzen horretarako diru-partida. Informazio gehiago udal-webgunean eta www.sondikagara.eus webgunean.