Udal-ikastaroetan izena ematea Sondikan

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 7a, 08:20

Atzo udal-ikastaroetan izena emateko epea zabaldu zen Sondikan eta hura irailaren 17ra arte izango da zabalik. Ikastaro hauek egingo dira: marrazketa eta pintura, egurra lantzea, eskulanak eta patroi- eta joste-tailerrak. Jarduerak osasun-baldintzetara egokituko dira eta izena ematea liburutegian egin behar da. Informazio gehiago www.sondika.eus eta www.sondikagara.eus webgunetan.