Sondikako Gaztetxeak bizikleta-irteera antolatu du irailaren 24rako eta urriaren 1erako, Barakaldora eta Trapagaranera hurrenez hurren. Udalerri horietara autobusez joango dira parte-hartzaileak. Hamahiru urtetik gorako gazteentzako ekimena da eta ezinbestekoa da MTB bizikleta eta babesgarriak eramatea. Gaztetxeko arduradunak azaldu duenez, parte-hartzaileek ezagutza teorikoak eta praktikoak jasoko dituzte bizikletari buruz. Izena emateko epea gaur hasi da eta irailaren 19ra arte egongo da zabalik. Sondikan erroldatuek 15 euro ordaindu beharko dute; 43 euro, gainerakoek.