Ekintzak Sondikan, Santa Kurtze egunean

Aikor aldizkaria 2021eko irailaren 9a

CD Sondikak eta Sondikako Udalak antolatu ohi dituzte Santa Kurtzeko jaiak, baina aurten ere ezin izango dira lehen moduan ospatu. Nolanahi ere, eta Aitu udal-aldizkarian jaso denez, irailaren 14an ekintza batzuk egingo dira “txikiek aldi honetan izan duten portaera ona eskertzeko”. Meza eta kalejirak egongo dira goizean, eta haurrentzako jolasak arratsaldean, Larrabarrena parkean.