Begoñako Andra Mariaren Kofradiak Irene Diaz Abellan sondikoztarra izendatu du ohorezko erromes. Kazetaria Bilboko Erromeriaren ordezkari izango da aurten eta lepoko bordatua urriaren 11n jasoko du aurkezpen-ekitaldian. “Ohore handia da aurten ohorezko erromesa izatea. Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik jasoko dut lekukoa eta lankideei eta kulturaren munduari eskainiko diet, ekarpen handia egin didate eta”, esan du. Sondikako kazetaria Diario Local albistegiko zuzendaria eta aurkezlea da Telebilbaon, eta La Tribuna elkarrizketa-saioa ere aurkezten du bertan.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).