Virtual gunera irteera Sondikan

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 5a, 09:24

Sondikako Gaztetxeak Virtual Bilboko gunera irteera antolatu du urriaren 23rako. Izena ematea urriaren 10era arte egin daiteke gaztetxean bertan: Sondikan erroldatutakoek 14 euro ordaindu beharko dute; 28 euro, gainerakoek. Parte-hartzaileek hiru ekintza egingo dituzte: errealitate birtuala, escape room-a eta ginkana teknologikoa. Irteera arratsaldean  izango da, 17:15etik 21:30era hain zuzen ere.