Ingurumenari dagokionez, planak “Asua ibaiaren ibar osoa babesten du, eta hirigintza-jarduketa bakoitzean ingurumen-irizpideak kontuan hartzea eskatzen du, esaterako, % 15 berdegune eta gune libreetarako gordetzea. Halaber, energia aurrezteko jarraibideak ezartzen ditu, eta baimena ematen du energia berriztagarriak biltzeko sistemak ipintzeko”. Gainera, esandakoaren arabera, planak aurreikusten du lokalak udal-erabilerarako uztea, bertan ikastaroak egiteko eta herriko elkarteek ere erabiltzeko. “Hazteko aukera, azken batean, garenetik abiatuta eta pertsonen ongizatea erdigunean ipinita”.
Aipatu moduan, planaren garapenean parte hartu dute talde erredaktoreak, herritarrek, alderdi politikoek eta udalbatzak.