Irene Diaz Abellanek `Agurra´ dantzatu du Begoñako basilikan

b: Telebilbao / a: Guiomar Gordon 2021eko urriaren 13a

Begoñako Andra Mariaren Kofradiak Irene Diaz Abellan sondikoztarra izendatu du aurten ohorezko erromes. Ama Birjinaren egunean, urriaren 11n, kazetariak Agurra dantzatu zuen basilikan bertan. Berarekin batera dantzatu ziren Retuertoko Errekaortu dantza-taldeko Merche Perez eta Sondikako Gorantzaileak dantza-taldeko Adrian Uriarte Gordon. Telebilbaok grabatutako bideoa da.