Partaidetza-aurrekontuak Sondikan

Aikor aldizkaria 2021eko urriaren 15a

2022ko aurrekontuak egite aldera, Sondikako Udalak epea zabaldu du herritarren iritziak eta iradokizunak entzuteko. Sondikoztarrek urriaren 30era arte bidali ahalko dituzte euren ekarpenak iradokizunak@sondika.eus helbide elektronikora. Bestalde, nahiago badute, Xabier Zubiaur alkateari aurrez aurre jakinarazi ahalko diote euren iritzia, urriaren 21ean liburutegian egingo den saioan. Hori 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da.