Partaidetza-aurrekontuen bilera gaur egingo da Sondikan

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 22a, 08:45

Sondikako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, atzo sutea izan zen Berreteaga industrialdetik gertu. Lekura larrialdiko zerbitzuak gerturatu ziren sua itzaltzeko. Xabier Zubiaur alkatea ere azaldu zen han, eta, horren ondorioz, bertan behera utzi zen arratsaldean liburutegian egitekoa zen bilera. Hori gaur egingo da 18:00etatik 20:00etara leku berean. Helburua da herritarrek alkateari partaidetza-aurrekontuei lotutako iritziak eta iradokizunak helaraztea.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).