Aldaketak Sondikako udal-tasetan

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 10a, 09:12

Sondikako Udalak jakinarazi duenez, aldaketak izango dira udal-tasetan. Horrela, bere horretan utziko dira kirol- eta kultura-zerbitzuei lotutako tasak, eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga eta izaera bereziko ondasun higiezinen gainekoa; hala ere, % 0,5eko igoera izango du ondasun higiezinen gaineko zergak, eta gainerako zerbitzuek % 2ra arteko igoera izan lezakete. “Igoera neurriduna da, kontsumoko prezioen indizearen bilakaera kontuan hartuta. Igoera Bizkaiko bataz bestekoaren parekoa da, baina antzeko tamaina duten udalerrietan kobratzen diren tasen azpitik dago”. Adibidea ere ipini du udalak. “Auto bi eta 80 metro koadroko pisua dituen familia bati o,5 euro inguru igoko zaio tasa hilean”.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).