Atzo, azaroak 10, Memoriaren Eguna izan zen. Aurreko urteetan moduan eta Sondikako Udalak antolatuta, arratsaldean ekitaldia egin zuten Goiri plazan, “indarkeria krudel eta bidegabe baten erruz gurekin ez dauden pertsona guztiak gogoratzeko”, adierazi zuten.