Bonuak astelehenetatik aurrera, azaroak 15, eskuratu ahalko dira liburutegian. Alde batetik, 10 euroko bonuak egongo dira eta horien truke herritarrek bost euro ordainduko dituzte; eta bestetik, 25 euroko bonuak, 15 euroko balio dutenak. Kanpainaren oinarriak eta bertan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda jakinaraziko dira udal-webgunetan, telegramen eta gizarte-sareetan. Bestalde, bonuak erosten dituzten lehenengo 500 pertsonek poltsa tolesgarri bana jasoko dute.