Sondikak bat egin du Mugiment txartelarekin

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 16a, 10:23

Ondorioz, Artebe kiroldegiko bazkideek doan erabili ahalko dituzte txartelari atxikitako gainerako udalerrien kirol-instalazioak. Mugiment kirol-txartela Google Play eta App Store plataformetan dago eskuragarri. Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak bultzatutako ekimena da eta dagoeneko 56 udalerrik egin dute bat egitasmoarekin eta haien artean daude Zamudio, Derio, Larrabetzu, Erandio eta Getxo.