Bideak itxita uholdeak direla-eta

a: Sondikako Udala 2021ko aza. 29a, 08:26

Euria barra-barra egin du asteburuan eta Asua ibaiak gainezka egin du hainbat tokitan. Sondikako Udalak jakinarazi duenez, goizaldeko 3etan bide hauek itxi dira trafikorako: Txorierriko Korridorerako sarbidea, Errota bidea, Ibaiondo, Izartza eta Zangroiz (zubia). Nolanahi ere, azken orduetan euri gutxiago egin duenez, udalak espero du egunsentirako bideak berriro ireki ahal izatea. Bestalde, Loiun ere ibaiek gainezka egin dute zenbait gunetan, esaterako, Larrondon.